Bilbo, zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek oinezko bati lapurreta egitea eragotzi du

[vc_row][vc_column][vc_column_text]

Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain batek 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean Bizkaiko hiriburuan, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Oinezkoa Erribera kalearen eta Belostikalearen elkargunean telefono mugikorretik hizketan ari zela, gizonezkoak eraso egin zion mugikorra kentzeko. Ertzainak ikusi egin zuen, eta bere burua identifikatuta gelditzeko agindua eman zion. Gizonezkoak korrika alde egin zuen, baina berehala harrapatu zuen.

Atzo, larunbata, goizeko zazpiak aldera, Erribera kalearen eta Belostikalearen elkargunean zegoen ertzain batek gizonezko bat ikusi zuen bi emakumerekin oinez zihoala, eta telefono mugikorretik hizketan ari zen gizonezko bat ikusi zuenean hurbildu eta esku batekin telefonotik heldu zion aparatua kentzeko asmo argiarekin. Biktimarekin borrokan hasi zen honek telefonoa aska zezan, baina ez zuenez askatzen, erasotzaileak lurrera bota eta belaunarekin eta ukabilekin jo zuen bularrean.

Egoera horren aurrean, agentea korrika joan zen bi gizonenengana, eta bere burua identifikatu zuenean erasotzaileak biktima askatu eta korrika alde egin zuen Belostikaletik, agentea atzetik zuela. Handik laster harrapatu eta geldiarazi zuen agenteak, eta SOS-Deiak 112ra deitu zuen polizia-dotazio bat bidal zezaten.

Egoera kontrolpean zuenean, agenteak atxilotu egin zuen 28 urteko gizonezkoa, indarkeria erabilita lapurreta egitea leporatuta, eta patruila batek Ertzain-etxera

[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]

Scroll al inicio