Ondarroako udaleko hiru udaltzain plaza lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdia

Izena emateko epea zabalik 2021/03/22tik – 2021/04/21era

Eskabideak Ondarroako udaletxeko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, Kanttoipe, 1, 48700-Ondarroa edo Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluak ezarritako eran. Aurkezteko azken eguna baliogabea izanez gero, dagokion hurrengo egun baliodunean aurkeztu ahal izango da eskabidea.

Postetxeetan aurkeztutako eskabideak, bertan entregatu beharko dira, eskabideak aurkezteko puntu honetan ezarritako epea amaitu baino lehen. Eskabideak gutun-azal irekian egongo dira, postako funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan beraietan. Modu horretan baino ez da ulertuko posta aurkeztu diren egunean sartu direla.

https://www.ivap.euskadi.eus/z16-a3lanesk/eu/contenidos/empleo_publico/ondarroa_policia_municipal/eu_def/index.shtml

Scroll al inicio