Josu Bujanda Zaldua da Ertzaintzako buru berria
Josu Zubiaga Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordeak Josu Bujanda Zaldua superintendentea izendatu du Ertzaintzako buru berri, astearte honetan. Bujanda Herritarren Babeserako Atalaren burua izan da orain arte, eta ibilbide luzea du egina Ertzaintzan, 36 urtetik gorako esperientzia baitu destino eta kargu ezberdinetan, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Bujanda Ertzaintzako buru izendatzearekin batera, Alfonso Garaikoetxea Aranguren Arabako lurralde buru izatetik Herritarr …