Euskadiko 36 udalerritako Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako 270 udaltzain-plaza daude betetzeko guztira, horietako 45 Arabako 3 udalerritakoak dira, 109 Bizkaiko 17 udalerritakoak eta 116 Gipuzkoako 16 udalerritakoak.
Udalerrien arabera plazak honela banakatuta daude:
Araban: 1 Amurrion, 5 Laudion, 39 Gasteizen
Bizkaian: 2 Abanto-Zierbenan, 3 Zornotzan, 3 Arrigorriagan, 20 Barakaldon, 6 Basaurin, 11 Bermeon, 1 Derion, 21 Getxon, 1 Gorlizen, 9 Etxebarrin, 3 Lekeition, 7 Mungian, 2 Ortuellan, 4 Portugaleten, 13 Santurtzin, 2 Sestaon eta 2 Zallan.
Gipuzkoan: 1 Aretxabaletan, 5 Arrasaten, 2 Azkoitian, 2 Beasainen, 49 Donostian, 8 Eibarren, 4 Elgoibarren, 7 Errenterian, 13 Irunen, 4 Lasarten, 1 Ordizian, 6 Pasaian, 2 Urretxun, 3 Zarautzen, 1 Zumaian eta 8 Zumarragan.
Oinarrizko eskalako udaltzain-plaza bat lortu nahi duten izangaiek ezagutza teorikoen proba, gaitasunak ebaluatzeko lau ariketako proba psikoteknikoa eta nortasuna ebaluatzeko beste bat egin dituzte gaur. Behin proba horien emaitzak jakiten dituztenean, fase hori gainditzen dutenek proba fisikoak egin beharko dituzte, segur aski uztaiako bigarren astean, eta elkarrizketekin irailean hasiko dira.
Lehiaketa-fasean Udaltzaingoan egindako zerbitzuak baloratuko dira. Euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratuko da izangaiek bete nahi duten plazan eskatutako hizkuntza-eskakizuna baino euskara maila handiagoa egiaztatzen duten pertsonen kasuan.
Behin hautaketa-prozesua amaituta, Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako agente izateko izangaiek zazpi hilabeteko prestakuntza hasiko dute 2019ko azaroan Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian. Ondoren, gutxienez 12 hilabeteko praktika-aldia hasiko dute.
Uztailaren amaieran banatuko zaizkie diplomak une hauetan Arkauteko Akademian prestakuntza egiten ari diren Udaltzaingoaren bigarren prozesu bateratuko agenteei.