IKERKETA MEDIO

Astigarragako enpresa batean lapurreta egin zutenetako bat atxilotu dute

Ertzainek atzo atxilotu zuten Hernanin joan den uztailean Astigarragako enpresa batean ustez lapurreta egin zutenetako bat.
Prentsa bulegoa

SEGURTASUN SAILAKO PRENTSA ZERBITZUA. Uztailaren 11n, Astigarragako enpresa bateko langile bat, bere lantokira zihoala, ohartu zen bulegoetako sarrerako atea behartuta zegoela. Era berean, bulegoen eremuan zegoen kutxa gotorra ere behartuta zegoela eta barruan zegoen dirua falta zela konturatu zen.
Dirudienez, lapurrak bi gizonezko izan ziren, eta Hernaniko Ertzain-etxetik abian jarritako ikerketari esker identifikatu ahal izan dute horietako bat. Susmagarria, 31 urtekoa, Ertzaintzarekin duen historialaren arabera, jada 9 aldiz atxilotu dute, eta atzo Hernanin arrastatu zuten berriz. Datozen egunotan agertu beharko du epailearen aurrera.

Scroll to Top