
Ertzain gutxi batzuk sortu genuen ESAN sindikatua 2006 urtean, beste sindikatuen aldetik, gure lanbidearekiko konpromiso falta zela eta. Hau horrela, aurrera jo genuen euskal polizientzat sindikatu bat sortuz, sindikatu generalistetatik at, Euskal Herriko euskal polizia guztiak ordezkatuak izango diren sindikatu bat sortuz.
Urte asko daramatzagu lanean, gure borondate on guztiaz, horregatik elkartu zaizkigu langile asko eta asko ESAN sindikatura. Indarrak batzea du helburu proiektu honek, indarrak batzea indartsuagoak izateko lan-hitzarmen mahaian.
Gure lehen hauteskundetan, 508 ertzainek eman ziguten beraien bozka. Gaur egun, 2000 ESANkide gara, izugarrizko goraka biziz eta bigarren sindikatua bilakatuz Ertzaintzan.
Ez dugu diru laguntzarik, geuk kudeatzen ditugu gure baliabideak, libreak gara beraz gure lan sindikala aurrera eramateko garaian, ez du inork baldintzatzen gure lana. Ezin bestekoa da askatasun hau lan sindikala antolatu eta garatzeko. Ez dugu zorrik inorekin, ez beste batzuk bezala. Gure zorrak gure afiliatuekin ditugu, soilik.
15 URTE BAINO GEHIAGO JARDUERA SINDIKALEAN
Etzain-etxetan gaude sarri, ertzainen kezkak, benetako beharrak ezagutzeko, bertatik-bertara.
Gure egoitza propioa dugu gaur egun, eta bertan diardu lanean sindikatuko lan-taldeak, modu antolatuan, borondatez. Helburua da langile guztien eskubideak defendatzea. Arro gaude garenaz, eta egiten dugunaz!
Hamar urte baino gehiago igaro dira jaio ginela. Bere aitortza izan du denbora guzti honetan egin dugun lanak. Zurekin bat egin nahi dugu eta aurrera jo lan-baldintzak hobetze aldera, lanbide jator eta askotan iraindua den lan-bide honetako lan-baldintzak.
Zera lortu nahi dugu, batzea, Euskal Herrian lan egiten dugun gizon eta emakume polizia guztiak batzea. Indar gehiago izan dezagun lan-baldintzen defentsan Udaletxe eta Erakundeen aurrean, gure geroa profesionala erabakitzen den garaian.

Euskal Herriko polizia-lana egiten duten gizon eta emakumeen arteko batasuna bilatzen dugu, indarrak bateratzeko, gure etorkizun profesionala erabaki dezaketen Udal eta Erakundeen aurrean gure eskubideak zorrotzago defendatzeko.
ESANEN HELBURUAK
EUSKAL POLIZIEN LAN-BALDINTZAK HOBETZEA
Helburu bakarra da. Ez dugu parte hartuko ekimen politikoetan, merkataritzan….Gure lana eta denbora horretara soilik bideratuak daude.
Beti borrokatuko dugu zerbait lortze aldera Euskal Polizientzat, eta onespena emango diegu gure lan-baldintzen kalitatea hobetuko duten aukerei.
Gehiengoa lortzen saiatuko da beti ESAN sindikatua, eta negoziaketen amaieran aztertuko dira sortzen diren aukerak, eta onartuak izango dira gure lan-baldintzak hobetzen dituztenak.