Ertzaintzaren ordezkaritzak zortzi dominak lortu ditu Polizien eta Suhiltzaileen Mundu Jokoetan

Ertzaintzaren ordezkaritzak urrezko domina bat, zilarrezko bi domina eta brontzezko bost domina lortu ditu Txinan egin diren Polizien eta Suhiltzaileen Mundu Jokoetan

Ertzaintzaren ordezkariek urrezko domina bat, zilarrezko bi domina eta brontzezko bost domina irabazi dituzte Chengdu-n (Txinan) abuztuaren 8tik 18ra bitartean egin diren Poliziaren eta Suhiltzaileen Mundu Jokoetan. Joko horietan parte hartu duten agenteek, bost gizonezkok eta emakumezko batek, atzo amaitu zuten haien parte-hartzea, aipatutako balantzearekin. Ertzaintza 1997an, Stockholmen, hasi zen txapelketa hauetan parte hartzen, eta orduz geroztik lortutako 241 dominei batzen zaizkie ekitaldi honetako dominak.

Zortzi dominetatik, urrezkoa, zilarrezko bat eta brontzezko bostak ziklismoko espezialitateko zenbait modalitatetan lortu dira; zilarrezko bigarren domina, berriz, igeriketan irabazi da, 400 metro libreetan.

Scroll to Top