BORTXA LAPURKETA

Gasteiz, atxilotua telefono mugikor bat bortxaz lapurtzeagatik

Ertzainek 18 urteko gazte bat atxilotu dute goizaldean Arabako hiriburuan, 16 urteko adingabe bati telefono mugikorra bortxaz lapurtzea leporatuta.

SEGURTASUN SAILAKO PRENTSA ZERBITZUA. Pertsona batek Ertzaintzara deitu du goizaldean Gasteizko Hedegile kalean adiskide bati telefono mugikorra bortxaz lapurtu diotela esanez.

Herritarren babeserako patruila biktimarekin, 16 urteko adingabe batekin, harremanetan jarri da, eta honek esan dio bi gizonezko hurbildu zaizkiola eta batek aurpegian jo duela eta mehatxu egin diola telefono mugikorra emateko esanez.

Goizaldeko 04:20an identifikatu dute ertzainek Zapatari kalean lapurreta egin duen gizonezkoa, eta indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dute.

Atxilotua adingabe bat jotzeagatik eta sudurreko hezurrak hausteagatik

Ertzainek 27 urteko gazte bat ere atxilotu dute gaur goizaldean, lesio-delitu bat leporatuta.  Ageriko arrazoirik izan gabe, atxilotu duten gizonezkoak 17 urteko adingabe bat jo du, eta sudurreko hezurrak hautsi dizkiola diagnostikatu diote ospitalean.

Gaur goizaldeko 04:30ean gertatu da Gasteizko Frantzia kalean. Ertzainak erasoa gertatu den lekura hurbildu dira, eta agenteek bertan aurkitu dituzte biktima eta erasotzailea, eta azken hau lesio-delitu bat leporatuta atxilotu dute.

Scroll to Top