Eibarren bi pertsona atxilotu dituzte in fraganti, etxebizitza batean lapurreta egin nahian ari zirela
Atzo, osteguna, gaueko 21:45ean, pertsona batek telefonoz deitu zuen norbait Eibarko Urkizu auzoko etxebizitza bateko atearen sarraila behartu nahian ari zela esanez.
Ertzainak eta udaltzainak berehala hurbildu ziren adierazitako lekura, atea behartu nahian ari zirenak aurkitzeko. Ertzainak eskaileretatik igo ziren, eta higiezineko seigarren pisuan bertako bizilagunak ez ziren eta zertan ari ziren azaltzen jakin ez zuten bi gizonezko aurkitu eta identifikatu zituzten. Horrela, agenteek jakin ahal izan zuten batek aurrekari ugari dituela etxebizitzetan lapurreta egiteagatik.
Bi inplikatuen prebentziozko miaketan bihurkin bat, era askotako giltzez osatutako sorta bat eta barruan hiru metal-zerrenda zituen kaxa txiki bat aurkitu zizkieten. Bi gizonezkoak, dirudienez, ateetako bat legez kanpoko giltzak erabiliz zabaltzen ahalegindu ziren.
Agenteek atxilotu egin zituzten bi gizonezkoak indarra erabilita lapurreta egiteagatik. Bi atxilotuak gaur, ostirala, eramango dituzte Eibarko Guardiako Epaitegiko epailearen aurrera.