Ertzaintzaren eta udaltzaingoen artean alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik gaur ostiralera arte jarritako isunak guztira 2.338 dira EAE osoan. Ertzaintzak, zehazki, 1.381 pertsona zehatu ditu eta udaltzaingo guztien artean, berriz, 957. Bestalde, guztira 65 pertsona atxilotu dituzte arrazoi horrengatik.Saltar al contenido del PDF
Ertzaintzak guztira 3.389 pertsona identifikatu ditu eta 3.954 ibilgailu geldiarazi ditu alarma-egoeran ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egin dituen jarduketetan. Kontrol horietan guztira 1.381 isun jarri ditu murrizketak ez errespetatzeagatik.
Bestalde, Euskadiko hiriburu eta udalerrietako udaltzaingoek 1.593 pertsona identifikatu dituzte, 3.092 ibilgailu geldiarazi dituzte eta 957 isun jarri dituzte.
Bi polizia-kidegoen artean guztira 65 pertsona atxilotu dituzte.