ERTZAINTZAK 18 PERTSONA ATXILOTU DITU GAUR ARRATSALDEAN BILBON GERTATUTAKO ISTILUETAN

Guztira 18 pertsona, horietatik 6 adingabeak, atxilotu ditu Ertzaintzak gaur arratsaldean Bilbon, VOXek Euskalduna Jauregian egin duen mitinaren aurkako protesta-adierazpenen ondorioz gertatu diren istiluetan.

Aurretik jakinarazi gabe zegoen arren, eta VOXen mitinaren aurka protesta egiteko manifestari taldeak elkartu zitezkeela aurreikusita, Ertzaintzak Euskalduna Jauregia inguratu du mitin politikoan parte hartzera zihoazen pertsonen segurtasuna bermatzeko.

Mitina hasi denean, alderdi politikoaren bozeramaile bat Euskalduna Jauregiaren kanpoaldera irten da Ertzaintzari bere ustez “legez kanpoko manifestazioa” zenari buruzko azalpenak eskatzera. Une horretan hasi dira bertan elkartu den taldeko kideak poliziaren segurtasun-hesiaren aurka objektuak botatzen eta hiriko hainbat puntutan istiluak sortzen.

Istilu horien baitan talde batzuek edukiontziak eta obrako materiala erre eta bidean gurutzatuta utzi dute, eta hiriguneko kale batzuetan bideak itxita geratu dira.

Bi ertzain behintzat zauritu dira, eta osasun-laguntza behar izan dute.

Ertzaintzak guztira 18 pertsona atxilotu ditu. Arrastatu guztiak polizia-egoitzetara eraman dituzte beharrezko izapideak egitera. Horietatik sei adingabeak ziren eta gurasoen esku utzi dituzte, eta gainerakoak polizia-eginbideak egin zain daude.

Scroll al inicio