Ertzaintzaren helikoptero batek Anboto mendian istripua izan duen gizonezko bat erreskatatu du
Gaur, larunbata, eguerdiko hamabiak aldera, larrialdiak koordinatzeko zentroan, SOS Deiak 112 zerbitzuan, jaso den dei baten arabera, gizonezko batek istripua izan du Anboto mendiaren hegoaldeko hegalean, pagadi batean, Zeanuriko udal-barrutian.
Mendizaleak zituen lesioak kontuan hartuta, koordinazio-zentrotik Ertzaintzaren helikoptero bat eta mendiko erreskate-unitateko kideak bidali dira bertara, bai eta dispositiboan parte hartu duen suhiltzaile-dotazio bat ere. Behin aurkitu dutenean eta erreskate-taldeek biktimari lehen laguntza eman ondoren, helikopteroko tripulazioak esku-ohe batean egonkortu du zauritua. Gizonezkoa Bilboko 57 urteko bizilaguna da, eta beste hainbat lesioren artean traumatismo handia zuen belaunean. Jarraian, helikopterora jaso dute, eta honek Galdakaoko ospitalera eraman du.