Bilbo, atxilotua jatetxe batean lapurreta egiten ahalegintzeagatik

Ertzaintzako agenteek 19 urteko gizonezko bat atxilotu dute goizaldean Bizkaiko hiriburuan, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Susmagarria, dirudienez, Enkarnazio Plazako jatetxe batean sartzen saiatu da, eta, horretarako, sarrerako kristala hautsi du eta leiho bateko barrotea behartu du, baina ez du barrura sartzea lortu.

Goizaldeko bostak aldera, pertsona batek Ertzaintzara deitu du gizonezko batek Enkarnazio Plazako jatetxe bateko sarrerako kristala hautsi duela eta, dirudienez, lapurreta egiteko barrura sartzeko asmoa zuela esanez. Berriemaileak ustezko lapurraren deskribapena ere eman du.

Ertzaintzaren patruila bat berehala hurbildu da bertara, eta susmagarriaren deskribapenarekin guztiz bat zetorren gizonezko bat ikusi du une horretan adierazitako plazatik irteten.

Agenteek geldiarazi eta identifikatu egin dute 19 urteko gizonezkoa. Ondoren, agenteek egiaztatu dute, sarrerako kristal bat hautsita egoteaz gainera, lokalaren atzeko leiho bateko barrote bat ere behartuta zegoela.

Horregatik guztiagatik, eta beharrezko egiaztapenak egin ondoren, ertzainek atxilotu egin dute susmagarria, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, eta polizia-egoitzara eraman dute.

Scroll al inicio