Atxilotu egin dute Gasteizen eraso baten ondorioz hil zen emakumea ustez larri zauritu zuten lagunetako bat Ertzaintzak atxilotu du gaur goizean. Jakinarazi dutenez, hari egozten diote erasoaren ardura nagusia.

Maiatzaren 12an, 75 urteko emakume bat larri zauritu zuten lapurreta batean, Gasteizen. Etxeko atarian eraso zioten, Aranbizkarra auzoan. Ustez, bi lagunek egin zuten emakumearen kontra, eta Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten. Bi egunetara hil zen ospitalean bertan.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, emakumeari eraso egin zioten lagunetako bat atxilotu zuen ostiral goizean. 33 urte ditu, eta hari leporatzen dio erasoaren ardura nagusia. Epailearengana eramatekoak dira datozen orduetan. Erasoarekin lotzen duten bigarren laguna, espetxean dago jada, beste auzi batengatik. 25 urte ditu horrek.

Scroll al inicio