ATXILOKETAK GERNIKAN

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, goizaldean Gernikan egindako zazpi lapurretarengatik

Ertzainek, Udaltzaingoaren laguntzaz, hiru gizonezko atxilotu dituzte goizaldeko lehenengo orduan, goizaldean bertan Gernikako zazpi lokaletan egindako lapurretak leporatuta.
Prentsa bulegoa

SEGURTASUN SAILAKO PRENTSA ZERBITZUA. Gaur goizaldean zazpi lapurreta edo lapurreta-ahalegin egin dituzte Gernikako herrigunean. Lapurretak ostalaritzako hiru establezimendutan, beste hiru dendatan eta gazte-lokal batean egin dituzte.
Goizeko sei eta erdiak aldera, Gernikako Ertzain-etxeko agente batzuk delitu horietako bati buruzko informazioa jasotzen ari ziren lekuko batekin, halako batean ingurutik bi gazte igaro dira eta ertzainekin zegoen pertsonak ezagutu egin ditu, eta lapurreta baten egileak direla esan die ertzainei. Agenteak haien atzetik abiatu dira, eta harrapatu eta atxilotu egin dituzte. Minutu batzuk lehenago delitu horietan inplikatutako hirugarren pertsona bat harrapatu eta atxilotu dute leku berean.
Establezimenduen jabeen salaketak jasotzea falta bada ere zehatz-mehatz ze ondasun lapurtu dituzten jakiteko, hasiera batean badirudi batez ere dirua eta alkoholdun edarien botila batzuk lapurtu dituztela.
Atxilotuak polizia-aurrekariak dituzten 18 urteko bi gazte eta 19 urteko beste bat dira. Hirurak dagozkion eginbideak  amaitu ondoren eramango dituzte epailearen aurrera.

Scroll al inicio