ATLETICO MADRIL TALDEAREN JARRAITZAILEEI ERASOA

Bi inputatu Atletico Madril taldearen jarraitzaileei eraso egiteagatik

Ertzaintzak bi gazteren aurkako eginbideak ireki ditu, ikertu gisa, Madrilgo futbol-taldearen hiru jarraitzaileri lesio arinak eragitea leporatuta.
Prentsa bulegoa

Arratsaldeko seiak eta hogeian, jarraitzaile madrildarrak Donostiako estadioaren ate batean zeudela, gazte talde bat hurbildu zaie eta kolpeak eman dizkiete. Partidaren segurtasun-dispositiboa osatzen zuten agenteei erasoaren berri eman ondoren, hauek erasotzaileak zein izan diren jakiten saiatu dira. Biktimek emandako informazioan oinarrituta aurkitu dituzte erasotzaileetako bi, eta lesio arinak eragitea leporatu diete.
Bestalde, Kirolaren Legearen aurkako aktak ireki dizkiete partida ikustera joan diren beste bi pertsonari, bati futbol-zelaira alkohol botila bat sartzen saiatzeagatik eta besteari substantzia sorgorgarriak sartu nahi izateagatik.

Scroll al inicio